XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saurioen subordenean muskerrak, sugandilak, gekoak, iguanak, basiliskoak, drakoak, kamalehoiak, zirunak, baranoak etab., daude sartuta, baina ez dago nahiko argi, infraorden guztiak nola ahaidetzen diren elkarrekin.

Batzuk gainera, zirunek adibidez, itxura serpenteformea lortu dute.

Egungo narrastien artean, saurioak dira aldarazpen adaptatiboen espektrorik zabalena dutenak.

Anfisbenioak bizimodu zulatzailera moldatu dira alde tropikal eta subtropikaletan.

Intsektuz eta larbaz elikatzen dira.

Serpenteek, saurioek baino talde homogenoagoa eratu dute, nahiz eta moldaerazko erradiazio galanta agertu.

Egitez, nabaria da, hainbeste bizimodu desberdinetara moldatu direna, gorputzaren eredu bakuna aldatu barik, zeina, menbroen galeraz, elongazioaz eta zalutasunaz bereizten bait da.

Bestalde, argitzeke daude narrasti apodo hauen jatorria eta eboluzio-bideak.

Hau explikatzeko, badirudi musker serpentiformeek ez dutena sugeekiko ahaidetasun berezirik, baizik eta, eboluzio paraleloak izango liratekeena.

Arazoari hurbiltzeko beste modu bat, sugeen arbasoen moldaera kontutan hartzea litzateke.

Horretarako, eta sugeen begien apartekotasunean oinarrituta, Walls-ek beste bide hau proposatu zuen: haren ustez, sugeen arbasoak zulatzaileak izan ziren, halako moldez non, begiak asko murriztu zitzaizkien.

Osteko urrats ebolutibo batetan, lurraren superfiziea irabazi zuten berriro, eta bertan loratu, espezie-ugaritasun handia sorturik.

Noski, begi bestigialak berritu eta eraldatu egin ziren, oso ezaugarri bereziak lorturik.

Karboniferoaren amaieran eta Permikoan zehar, erreptilioak oso erradiazio ikusgarria jasan zuten, zeinak Lurraren domeinua eman bait zien.

Aldi berean, eta narrastien kopurua handitu zeneko heinean, hain efizienteak ez ziren anfibioak garrantzia galduz zihoazen.

Lehen narrastiak, hots, kotilosaurioak anfibio labirintodontioetatik sortu ziren.

Era berean, kotilosaurioetatik gainontzeko erreptilioak garatu ziren.

Hemendik aurrera, dena den, narrasti suntsituetaz soilik arduratuko gara, beraiek segituriko lerro ebolutiboak zirriborratuko ditugularik.

6.9. UGAZTUN-ANTZEKO NARRASTI SUNTSITUAK: PELIKOSAURIO ETA TERAPSIDOAK.

Izena gorabehera, narrasti hauek ez bide zuten ugaztunekiko antzekotasun handirik.

Pelycosauria eta Therapsida ordenak sartzen dira ugaztun-antzeko narrastien artean.

Gehienak gorputzuak ziren, buruhandidunak, 5 mko luzerataraino iritsirik.

Bestalde, nahiko dorpeki higitu ohi ziren, zeren, hankak gorpuzpean zuzenki egon beharrean, alboetan luzatzen bait ziren.

Haginen arauera, oso arruntak ziren karniboroak zein herbiboroak.

Triasikoa aurrera zihoalarik, zenbait terapsidoren kraneoak ugaztunkara bihurtuz joan ziren, hauetariko adar bat ugaztunen jatorria zelarik.